Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Mungiako San Antontxu Jaiak 2026: egitaraua

enero 18

Urtarrilaren 18an, Mungiak 2026ko San Antontxu jaiak ospatuko ditu, jende guztiarentzako ekitaldiz beteriko jai-egitarauarekin. Mungia urteko asteburu berezienetako bat bizitzeko prestatzen ari da, San Antontxuren ospakizunarekin. Aurten, Lapikoko Egunarekin batera, asteburuan ospatuko da, eta ekintzaz, tradizioz eta jai-giroz betetako asteburu oso bat hartuko dute. Urtarrilak 16,17 eta 18rako, Mungiako Udalak, herriko elkarteekin elkarlanean, egitarau anitza antolatu du, jende guztiarentzat pentsatua: San Antontxuko ganadu azoka tradizionala, Txorizo eta Odolki Lehiaketaren XXVIII. edizioa eta ahiko pilota partiduak bezalako proposamenekin.

Horrela, urtarrilaren 11n hasi zen programazioa San Antontxuko Herri Krosaren XXVI. edizioarekin. Mungia Atletismo Taldeak Udalarekin batera antolatutako lasterketa tradizional honek herriko kaleak korrikalari heldu eta txikiz bete zituen. Helduen lasterketa, edizio honetan, 800 kirolari izan zituen eta 10:30etan hasi zen, 5 zein 10 kilometrotako bi ibilbidekin, Trobika kaletik hasita. Behin amaituta, Herri Krosa Txikiaren txanda iritsi zen, non, beste batzuetan bezala, 1.100 parte-hartzaile bildu ziren, adin-tarte ezberdinetan banatuta.

Jai eta ekitaldiz beteriko asteburua

Urtarrilaren 16an, ostirala, musikak hasiera emango dio San Antontxuko programazioari Neomaken kontzertuarekin, Olalde Aretoan. Taldeak tradizioa eta soinu garaikideak uztartzen dituen zuzenekoa eskainiko du, giro berezian gozatzeko pentsatutako jai-asteburu bati hasiera emanez.

Urtarrilaren 17an San Anton eguna ospatuko da, aurten Lapikoko Egunarekin bat eginez. 12:00etan, San Anton ermitan, Belakon, ohiko meza eta, ondoren, lunch bat egingo dira. Egun horretan bertan, programazioaren zati gisa, Gaztegunean taloak egiteko tailer bat egingo da, gazteei zuzenduta, eta, ondoren, Ardoa Barrura fanfarreaka alaitasunez beteriko ibilbidea egingo du herriko kaleetan barrena. Programazioak Olalde Aretoan jarraituko du, Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak aurkeztutako «Tongola» komedia-ikuskizunarekin. Jaia Euskal Pizkundearen karpan amaituko da, Oxabi Erromeria eta ISMEDER DJen musika eta dantzarekin.

Lapikoko Eguna

San Anton egunarekin bat eginez, Mungiak Lapikoko Eguna ospatuko du, Mungiako Udalarekin lankidetzan Santa Elena Auzokideen Elkarteak antolatutako Euskadiko Indaben Lehiaketaren XIV. edizioa ardatz izango duena. Lehiaketa Matxin Plazan eta Foruen Plazan egingo da eta ohiko araudia izango du: ez da lapiko edo eltze azkarrik erabiliko, eta indaba gorriak, patatak, barazkiak — piper txorizeroa barne —, urdaia, saiheskia, txorizoa eta odoloste bakarrik erabili ahal izango dira. Balorazioak eta sari-banaketa 15:00etan egingo dir.

San Antontxu Eguna: ganadu feria, Odoloste eta Txorizoen Lehiaketa eta pilota partida profesionalak

San Antontxu egunean, urtarrilaren 18an, igandearekin bat eginez, milaka pertsona hurbilduko dira Mungiara, herriko kaleetan zehar sakabanatuko den azoka tradizionalaz eta jai-giroaz gozatzera.

Azoka-esparrutik Foruen plazaraino erakusketa eta salmenta postuak jarriko dira, eta horrez gain, abere arrazak aurkeztuko dira, euren ezaugarriei buruzko azalpenekin.  Nekazaritzako eta lorezaintzako makinen, fruta-arbolen, apaingarrien eta nekazaritzarako tresnen erakusketa ere egongo da.

Programazioan Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatutako Euskadiko Odoloste eta Txorizoen XXVIII. Lehiaketa ere izango da epaimahaiaren dastaketarekin eta sari banaketarekin. Egun osoan zehar kaleak dantza, musika eta fanfarre emanaldiekin alaituta egongo dira. Kirol tradizionalak ere paper garrantzitsua izango du pilota partidu profesionalekin. Hitzordu honek lehen mailako pilotariak bilduko ditu eta jende ugari erakarriko du. Jardunaldia osatzeko, publiko guztiarentzako proposamenak izango dira, hala nola txu-txu trena eta, arratsaldean, Sukar Erromeria, San Antontxu egun nabarmenari amaiera emateko.

 

 

 

Local

Herriko Benta
Artea, Bizkaia 023 España