Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako»

marzo 10

Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala.

Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Transmisioarentzat haurrak ezinbesteko zirela ulertu zuen, eta haientzat idatzi zituen liburuak eta antzerkiak.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaria: Inge Mendioroz Ibañez (Espainia)
  • Gidoia: Idoia Garzes Aldazabal
  • Koekoizlea: maluta* films
  • Argazkia: Haritz Arrizabalaga
  • Muntaketa: Inge Mendioroz Ibañez
  • Musika: Maite Arroitajauregi, Mursego
  • Soinu: Koldo Corella
  • Iraupena: 72 minutu.

 

Local

Zizur Nagusiko Kultur Etxea – (Liburutegia)
Erreniega Parkea, 25
Zizur Mayor/Zizur Nagusia, Navarra 907 España