
2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.
Eñaut Elorrieta & Alos Quartet
Ahotsa eta sokak. Elementu horiekin arituko dira Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet.
Elkarren diskoetan askotan kolaboratu duten arren, lehenengo aldiz aurkezten dute zuzeneko proiektu bat elkarrekin: Ahots Kordak. Kontzertu bakan eta berezia izango da.
Eñaut Elorrietaren ibilbide osoa izango du ardatz nagusi emanaldiak, bere garai guztietako kantuz osatuko baita ikuskizuna, Ken Zazpitik hasi eta bere bakarkako azken laneraino, baina ez hori bakarrik. Alos Quarteten hainbat kantu esanguratsu bilduko ditu proiektuak, denak ere modu ezohiko, zaindu eta soil batean emanak: Soka laukote, ahots eta gitarraz lagunduta, eta goi mailako moldaketekin.
Musika moldaketak honako musikari handien eskuetan izan dira: Fernando Velazquez, Juan Carlos Perez, Carlos Montfort, Xabier Zeberio eta Angel Unzu.