
2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.
Ruper Ordorika & Mugalariak Arriaga Antzokira itzuliko dira disko berria aurkeztera. Udazkenean labetik irten berria, udaberriaren lehen egunean Bilbon loratuko da. Sormen berriak ikusle aurrean aurkezteko irrikitan izango dira Ruper Ordorika & Mugalariak.
Gitarra eta ahotsa: Ruper Ordorika.
Gitarra, biolina eta mandolina: Arkaitz Miner.
Baxua: Fernando Neira.
Bateria: Hasier Oleaga.
Teklak eta perkusioak: Nando de la Casa.