
Rock alternatiboa egiten duen Zestoako (Gipuzkoa) taldea da, 2019an sortu zutena.
Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira Ezpalak taldea osatzen duten musikariak. Fuzz gitarren, psikodelia eta noise ukituen, riff indartsuen, punk pirrintak, eta «zergatik ez, baita nolabaiteko pop malenkonia ere», erantsi dute.
Lau disko argitaratu ditu taldeak. Ezpalak (2019), Kolpatu Topatu (2021), Hortz Aina Hots (2022) eta Gatza (2024).
Matxet (Ahotsa/FX), Kanda (Gitarra/Ahotsa), Iban (Bateria) eta Jota (SoundTech) Naizroxa eta Vice Presidentes-en oinordeko sonikoak dira.
Kumea gurasoen antza du; hemen ez duzu autotune, EDM edo pop/post ez-dakit-zer egiturarik topatuko. Soinu basatia, erraietatik ateratakoa eta energetikoa atsegin baduzu, Thrasharen gordintasuna, hardcorearen amorrua eta Stonerraren astuntasuna nahasten duena, FX ikutu batekin, hauxe da zure taldea.