Ikastaroaren helburua soinu-banda bat nola sortzen den ulertzea da. Horrela, ikasleek soinu-banda bat definitzeko eta sortzeko oinarrizko tresnak jasoko dituzte.
Programa
- Soinu-banda bat elementu narratibo bihurtzea ahalbidetzen dituzten oinarriak aztertuko ditugu.
- Ikus-entzunezkoen arlorako musikaren azpian dauden oinarrizko kontzeptuak ikertuko ditugu.
- Zinemaren historian musikak izan duen bilakaera aztertuko dugu.
- Ikus-entzunezko lan batean musikak betetzen dituen funtzioak definituko ditugu.
- Zineman musikak hartu ditzakeen kategoriak aztertuko ditugu.
- Musika-gidoi bat zertan datzan aztertuko dugu.
- Musika-ekoizpenaren oinarriak ikusiko ditugu, bai kudeaketaren ikuspegitik (aurrekontuak, plangintza, etab.), bai ikuspegi teknikotik (DAW, samples, etab.)
- Hori guztia ariketa praktikoetan oinarrituta.
*Ez da beharrezkoa aldez aurretik musika-ezagutzak izatea.