Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euforia» (entsegu irekia)

febrero 19

Igor Calonge koreografo eta dantzariak sortutako Cielo Raso konpainiaren azken sorkuntza da Euforia, eta haren ingurukoak ezagutzeko eta sortze prozesuaz ikasteko entsegu irekia eskainiko du taldeak.

Ekintza bakoitza ordena zehatz batean antolatuta dago, obran zehar hazten doan erritmo konstante baten zain. Dantzariak agertokira sartu eta bertatik ateratzen dira, aurrekoak uzten duen paisaia ekintza berri batekin etengabe aldatuz. Euforiak askatasunaz, edertasunaz, denboraz eta maitasunaz hitz egiten du.

Oharra:

  • Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira otsailaren 12an 11:30etik aurrera webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Antzoki Zaharra eta)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España