Cargando Eventos

« Todos los Eventos

TXAPELPUNK + KONORTE + ETSAIAKEROAK + ILBERRI

enero 24

Urtarrilaren 24an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Elkartasun Kontzertuak izango dira Urdulizko Txiberri tabernako frontoian. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira.

TXAPELPUNK: Iñigo Arrasate Lauzirika ‘Txapel’ musikariak gidatzen duen egitasmoa da honakoa, musikalki punk giro dibertigarriak lantzen. 80. hamarkadaren amaieran Etsaiak egitasmoan ezagutu genuen Iñigito, eta 1999 urtean abiatu zuen Txapelpunk, kaxoian zituen kantu zirriborro batzuk disko bilaketzean. Geroztik, etengabean aritu da diskoak argitaratzen eta zuzenekoak jotzen. Formazio aldaketa ugari izan ditu, baino beti eutsi dio taldearen izpirituari. Taldearen estudioko azken diskoa 2018 urtean ikusi zuen argia ‘Zorionak nire partez niretzako!’ izenpean.

KONORTE: Durangoko eta Zornotzako lagunek osatutako hardcore/metal taldea da Konorte, eta Rise Up eta Te Parto la Kara musika taldeetan ibilitako musikariak osatzen dute. Taldearen abestiek erritmo astun eta sendoak dituzte, letra zuzen eta gordinekin, eta inguruan dituzten bidegabekeriak eta egungo zirku politikoa salatzen dituzte. ‘Erraietako itzalak’ taldearen estudioko bigarren diskoa da, taldearen izen bera eraman zuen debuteko lanaren segida.

ETSAIAKEROAK: Etsaiak taldeko abeslaria izandakoaren musika egitasmo berria da Etsaiakeroak. Lekeitioko banda mitikoaren kantuak, eta berriki egindakoak batzen ditu zuzeneko kantu zerrendan, punkak eta hardcoreak bat egiten duten kontzertu beroetan. 2024 urtetik martxan, estudioko hiru disko argitaratu dituzte, horietako azkena ‘Noiz Arte?’ izeneko lana

ILBERRI: Euskal musika tradizionalaren aberastasuna soinu moderno eta freskoekin maisutasunez uztartzen jakin duen taldea da Ilberri. Bere estiloak antzinako instrumentuak, hala nola txalaparta eta txistua, gitarra elektrikoekin eta egungo erritmoekin uztartzen ditu, soinu esperientzia paregabea sortuz. Bere ibilbidean zehar, Ilberrik kultura suspertzearen aldeko apustua islatzen duten hainbat lan diskografiko argitaratu ditu, horien artean “Herri Berria” eta “Zuhaitzak” diskoak, euskal folk eszenan harrera ona izan dutenak.

 

Local

TXIBERRI TABERNAKO FRONTOIAN
Urduliz, Bizkaia 089 España