
Barakaldoko Familientzako Arte Eszenikoen Egitarauaren (2025 urria – 2026 martxoa) barruan.
Dos alas antzerkiak Guillem jaunaren istorioa kontatzen du. Itxura txarreko gizon zaharra da Guillem, eta egun batean bere lorategian hegal batzuk aurkitzen ditu. Ez daki nola ailegatu diren horra. Norenak izango ote diren galdetzen dio bere buruari. Auzoari galdetzen dio. Bizilagunak erdi barrezka ari dira. Eta bat-batean, hegoak landatuta daudela ikusten du. Orduan, gogoratzen du txikia zenean altxorrez betetako kutxa bat lurperatu zuela hantxe. Hegoak, beraz, altxor horiek izan behar dute… ernatu direnak. Testua beti mugitzen da aire intimista, nostalgiko eta magiko horretan, eta amaiera oso hunkigarria du. Adineko pertsonei eta haur baten begietan pizten duten jakin-minari omenaldia da honako hau. Elkarrekiko jakin-mina