
José Ángel Macíasek zuzendutako Zuentzat antzerki taldearen antzelan hau nahaste komedia bat da. Horrela azaltzen du taldeak antzezlana: «Lapur bat etxe batean sartu da. Ustekabean, iritsi diren telefono-deien, maitaleen eta emazteen artean, desleialtasunak eta bizitza bikoitzak azaleratu dira. Errudunen zirkulu bat sortu da, eta guztiek atera diote etekina nahasketari, beren sekretuak ezkutatzeko. Lapur batek ere errebelazioak ‘ekar’ ditzakeela frogatu dute».