Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Portugaleteko Merkatuko Antzerki Jaialdia 2026: «Alperrak, tunanteak eta maleanteak»

febrero 7

2026ko Portugaleteko Merkatuko Antzerki Jaialdiaren barne.

Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira. Normalitatera bidaia egin nahi dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura, ustezko paradisura. Baina normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Hiru inurri hauek pertsonen bizimodua demasekoa dela pentsatu izan dute beti. Ospa egindako intsektuek idealizatuta dute bi hanketako ugaztunen unibertsoa. Baina gizakion mundura iritsi bezain pronto, aurreiritzi guztiak eroriko zaizkie. Obra labur honek, umorearen eta gogoetaren bidez, itotzen gaituen usteko askatasunaren jendarte produktibistaren kritika egiten du. Sistemak arnasa hartzeko tarterik gabe uzten gaitu, sakontasuna galduz eta erreakziorako soilik bideratuz.

Local

Portugaleteko Merkatua
Portugalete, Bizkaia 078 España