Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Portugaleteko Merkatuko Antzerki Jaialdia 2026: «Zazpi urte eta erdi»

febrero 7

 

2026ko Portugaleteko Merkatuko Antzerki Jaialdiaren barne.

Teknologiak aurrerapauso izugarriak egiten ditu etengabe, eta pausu horiek lehen pentsaezinak ziren egoerak sortzeko erabiltzen ari gara. Kasu honetan, Anek adimen artifizialaren bitartez sortua izan den bere anaiaren abatarra bixitatuko du, bere heriotzetik zazpi urte eta erdi pasa diren honetan. Ibon hortxe du, bere parean, berarekin hizketan. Baina gauzak ez dira hain errazak. Zer daukagu esateko hildako senideari? Eta zer du honek guri helarazteko? Umorearen eta heriotzak utzitako saminaren artean igerian dabilen obra da ZAZPI URTE ETA ERDI.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Gehibat konpainia
  • Testua: Xabin Fernandez Zubeldia
  • Zuzendaritza: Eider Villalba Arrieta, Xabin Fernandez Zubeldia, Kimetz Etxabe
  • Antzezleak: Eider Villalba Arrieta, Kimetz Etxabe
  • Musikagile eta moldatzaile musikala: Borja Antón
  • Hizkuntza: Euskara

 

Local

Portugaleteko Merkatua
Portugalete, Bizkaia 078 España