Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euforia»

febrero 27

Igor Calonge koreografo eta dantzariak sortutako Cielo rasO konpainiaren sorkuntza berria da Euforia, kolorearen, argiaren eta alaitasunaren aldeko apustua.

Ekintza bakoitza ordena zehatz batean antolatuta dago, obran zehar hazten doan erritmo konstante baten zain. Dantzariak agertokira sartu eta bertatik ateratzen dira, aurrekoak uzten duen paisaia ekintza berri batekin etengabe aldatuz.

Umorezko xehetasunek pultsua galtzen ez duen eta etengabeko informazioa ematen duen koreografia egituratzen dute. Eraikuntza koreografiko delikatu batekin, dantza-materialak interpreteek manipulatzen dituzten objektuetatik abiatuta sortzen dira, tempoarekin eta bere gorputzekin modu zehatzean jolastuz, eboluzio harrigarrietan. Erronka ekintza guztietan azkar sartu eta irten ahal izatea da, pertsona asko izatea eta, aldi berean, ekintza horiek berak izatea.

Euforiak askatasunaz, edertasunaz, denboraz eta maitasunaz hitz egiten du.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Igor Calonge           
  • Dantzariak: Toni Aguilera, Maialen Mariezkurrena, Jon Vernier, David Candela, Ainhoa Usandizaga 
  • Zuzendaritza laguntzailea: Gabriel F.               
  • Koreografia laguntzailea: Matías Sangougnet
  • Argiztapenaren diseinua eta teknikaria: Sergio García            
  • Jantziak: Xabier Mujika

Local

Biteri Kultur Etxea
Nafar kalea, 18
Hernani, Gipuzkoa 040 España