After Hopper-ek José Ignacio Olaveren ibilbide editoriala burutzen du, hiru hamarkadatan euskal artistekin lankidetza estuan aritu ondoren. Bere 70. urtebetetzea zela-eta, Edward Hopperren margolanetan inspiratutako hamabi marrazki enkargatu zizkion José Antonio Azpilikuetari, bere kontakizun batzuei laguntzeko. Irudiek literaturaren esparrua gainditu zuten, bost estanpa-karpetatan gauzatuta. Horietan, Azpilikuetak Hopperren iruditeria berrinterpretatzen du, begirada pertsonal, iradokitzaile eta dibertigarri batetik. Orain aurkezten den multzoa editoreak museoari 2025ean eman zion karpetakoa da.

