Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ikasketa Zentroa: «Honako lur hura habitatzeko moduak»

enero 29 - enero 30

Hasiera: Osteguna, 29 Urtarrila 2026

Amaiera: Ostirala, 30 Urtarrila 2026

Artium Museoaren AMA Ikasketa Zentroa plataforma bat da, eta, museoaren erakusketa-ildoarekin lotura estuan, arte garaikidearen, ezagutza ekoizteko eta zabaltzeko formatuen eta lankidetzan eta esperimentazioan oinarritutako  ikerketa kritikorako metodologien inguruko ikerketa-espazio bat artikulatzen du.

Honako lur hura habitatzeko moduak Artium Museoko AMA Ikasketa Zentroaren programa publiko bat da, Marwa Arsanios (Washington D. C., 1978) libanoar jatorriko artistaren Lurrak ez du jaberik izango erakusketarekin elkarrizketa bat ezartzen duena. Hitzaldi eta lantegien bidez, Ekialde Ertaineko eta Hego Amerikako hainbat geografiatan zein bertoko testuinguru hurbilean lurra banatzeko, bereganatzeko eta erauzteko politikei buruzko pentsamendu eta hausnarketa-gune bat irekitzea proposatzen du programak. Bizitza baieztatzeko modu kolektibotzat hartzen diren lurraren erabileren autoantolaketa eta berrjabetze praktiketan sakontzea da programaren helburua.

Parte-hartzaileak: Marwa Arsanios (artista), Nader Koochaki y Kimia Kamvari (artistak), Paisanaje (kolektiboa), Leire Vergara (komisarioa) eta Françoise Vergès (komisarioa).

Errelatoretza: Ane Abarrategi

 

PROGRAMA

Urtarrilaren 29an, osteguna
17:00-18:00 
Lurrak ez du jaberik izango erakusketaren bisita, Marwa Arsanios artistarekin

18:00-19:00. Emanaldi aretoa
Nader Koochaki & Kimia Kamvari
Hitzaldia

19:00-20:00. Emanaldi aretoa.
Marwa Arsanios & Leire Vergara
Solasaldia

Urtarrilaren 30ean, ostirala
11:00-14:00. Plaza aretoa.
Paisanaje
Lantegia. Izen-emateak honako helbidean egin behar dira: ikasketazentroa@artium.eus

18:30-20:00. Emanaldi aretoa
Françoise Vergès
Hitzaldia

 

Marwa Arsanios (Washington. D.C., 1978) libanotar jatorriko artista da. Bere azken erakusketen artean honako hauek daude: BAK Utrecht (2024), Kunsthalle Bratislava (2023), Heidelberger Kunstverein (2023), Mosaic Rooms, Londres (2022), Contemporary Arts Center, Cincinnati (2021); Skuc Gallery, Ljubljana (2018); Beirut Art Center (2017); Hammer Museum, Los Angeles (2016); Witte de With, Rotterdam (2016); Kunsthalle Lissabon, Lisboa (2015) eta Art in General, New York (2015). Bere lana hainbat erakusketa kolektibotan ere erakutsia izan da, besteak beste: Documenta 15 (2022), Mardin Bienniala (2022), Sydney Biennalen zine-programazioa (2022), 3. Autostrada Biennale, Pristina (2021) eta 11. Berlín Biennala (2020).

Nader Koochaki (Donostia, 1983) eta Kimia Kamvari (Kolonia, 1986) 2014an ezagutu ziren Teheranen, eta ordutik elkarrekin ibili dira bizitzako une eta lan-prozesu desberdinetan. 2015etik Astigarretan (Gipuzkoa) bizi eta lan egiten dute, ikerketa, bizitza eta ekoizpen artistikorako testuinguru partekatua osatuz. Bakoitzak ibilbide independentea garatzen duen arren, hainbat proiektu komunetan kolaboratu dute, lurraldeari, landa-ikerketari eta praktika editorialei lotuta. 2023an a—koop kooperatiba sortu zuten, eta 2025ean Tapetum Lucidum argitaletxea.

Paisanaje artearen bidez krisi ekosoziala lantzen duen esplorazio eta ekintza kolektiboa da. Madrilen kokatuta, irudimen modu alternatiboak praktikatzen dituzte, kolapsoaren kontakizun hegemonikotik aldenduz etorkizun itxaropentsuagoak marrazteko. Beraien lana elkarren artean lotutako lau ekintza-lerrotan antolatzen da, beti eguneroko praktiketan errotuta. Honako hauek dira: elikadura-autonomia, trantsizio urbano bidezkoagoak, ezagutza modu tradizionalak eta artearen bidezko ikaskuntzak eta azkenik, komuna delakoaren iruditeria. Lerro horiek paseo kolektiboetan, elikagaiak eraldatzeko tailerretan, otordu komunetan, argitalpenetan, topaketetan, erakusketetan eta ospakizunetan gauzatzen dira

Leire Vergara (Bilbo, 1973) Goldsmiths, University of London unibertsitateko Visual Cultures arloko doktorea da. Komisarioa, idazlea eta irakaslea da, eta Bulegoa z/b kolektiboko kidea. Erakusketa eta programa ugari komisariatu ditu; besteak beste, Artelekun zehar: 1987–2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat (2025) eta edonor denok inor ez. Arte-hezkuntzaren instituzionalizazio prozesuak Euskal Herrian, 1978–1991 (2024), biak Sergio Rubira eta Mikel Onandiarekin batera, Artium Museoan. Beste proiektu batzuen artean daude In qualche luogo lontano: Roma (Espainiako Akademia Erroman, 2021) eta Las imágenes recurrentes (Pablo Martínezekin, MACBA, 2017). Bere testuak Mousse Publishing, Bloomsbury, MIT Press/Sternberg Press, Duke University eta Letra Caniche bezalako argitaletxeetan argitaratu dira. 

Françoise Vergès (París, 1952) idazlea, antirrazista eta dekolonial feminista aktibista eta kuradore independentea da. Une honetan, Ikerlari Nagusi da Sarah Parker Remond Center for the Study of Racism and Racialization-en, UCL, Londres-en. Bere azken argitalpena da Making the World Clean: Wasted Lives, Wasted Environment, and Racial Capitalism (2025).

 

Programa publiko honetako jarduera guztiak sarrera librekoak dira, tokia bete arte, lantegia izan ezik; horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea ikasketazentroa@artium.eus helbidean, gehienez 200 hitzeko motibazio-gutunarekin.

Parte-hartzearen ziurtagiria
Programa honetan parte hartu izana egiaztatzen duen ziurtagiri bat eskatzeko aukera dago, hala eskatzen den kasuetan.
Eskabidea ikasketazentroa@artium.eus helbidean egin behar da, programa hasi aurretik.

Local

Zabalgana Gizarte etxea – (Artium Museoa, Vital Fundazioa Kulturunea eta)
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España