
3 urte eman dituzte elkarrekin lanean, LUR denboraz eta lasaitasunez sortzen. 3 urte Gazako minaren oihartzuna entzuten.
Maddik bere Lurraz hitz egiten digu disko honetan. Eta gure lurraz hitz egitean, saihestu ezina da lur gabeak sartzea. Saihestezina Palestinaz hitzegitea. Musikalki, Maddi Oihenarten diskorik berezienetakoa da. Kantu bakoitzak mundu sonoro propio bat osatzen du bere baitan. Sinplea bere oinarrian baina konplexua aldi berean, gizakiaren sakonera begiratzen duena. Bere txikian, disko handi bat. Konposizio eta moldaketa harrigarriak baina pausatuak aldi berean, kantuaren alde beti, Juantxo Zeberiok sortuak.