
Ikuskizun hau ipuin magikoen kontaketan oinarritzen da, sentiberatasunez eta emozioz betea, eta aldi berean irudimenez eta fantasiez gainezka. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ahozko tradizioa da muntaketa honen inspirazio-iturria; gaur egungo publiko gaztearengana hurbildu nahi du, baina adin guztietako ikusleei ere zuzenduta dago, abentura bakoitzean baliabide oso desberdinak erabiliz. Txotxongiloak eta paperezko irudi moztuak, maskarak eta buruhandiak, erraldoiak eta marionetak, itzalak eta pop up teknikak erabiltzen dira, poesia bisual eta eszenikoarekin uztartuta; atsotitzak eta mihiluzeak, kantak eta dantzak ere badira, dena modu oso dinamikoan, sintetikoan eta indartsuan eskainita.
Fitxa artistikoa: