
2026ko Bizi ala Iraun Zikloa martxoaren 5tik maiatzaren 15era bitartean ospatuko da.
Kutxa Fundazioak, Bidean Produkzioen laguntzarekin, bultzatzen duen kontzertu-zikloa da. Benetakotasunaren, gure nortasunaren bilaketaren eta horren balio edo garrantzia nabarmentzearen aldeko oihua; sustraietara eta tokiko erreferenteak, gaur egungo soinuekin nahasten direnak, bilatzera egiten den bidaia da.
Programan nazioko eta nazioarteko artistak gonbidatzen dira iraganaren eta orainaren artean elkarrizketan dauden proposamenak partekatzera. Antolakuntzaren ustez, tradizioa eta aniztasuna nahasten dituzten erritmoekin esperimentatzeko etiketak hautsiz, mundu berrietara, egiteko eta pentsatzeko modu berrietara irekitzen gara, pentsamendu kritikoa sortzeko funtsezko osagaietara.
Kontzertu guztiak 20:00etan izango dira, ateak 19:30ean irekiko direlarik; salbuespen gisa, Galder Pérezekin egingo den mahai-ingurua 19:00etan izango da.
EGITARAUA: