Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bizi ala Iraun 2026: MURSEGO

mayo 8

2026ko Bizi ala Iraun zikloaren barne.

Zer du kontzertu batek performancetik eta performance batek kontzertutik? Denbora, espazioa, gorputza, entzuleekiko harremana… Kontzeptua hala estetika soila? entretenimendua? Nola gorpuztu soinu bat? Nola utzi arrasto bat? Zer du kantuak, melodia, armonia, berba, pultsu edo erritmotik at? Ba al da “kantagintza hedatua”, literatura edo zinema hedatua dagoen bezala? Nola hautsi kanonarekin, nora jo soinua adierazteko modu berriak aurkitzeko?

Izan bedi orain bidea helburu.

Mursegok abestu dio Kaurismakiri, Orreagako guduari, Oingo herriari, Lurdes Iriondori, sorgin jazarriei, ardoari, Gloria Fuertesi, Harkaitz Canori, Robert Walserri, Za!-ri, Hasier Etxeberriari, Markos Jimenori, J.Houston-i, Ixiar Rozasi, Louise Bourgeois-i, Gertrude Stein-I, J.Cage-ri, euskal tradizioari, deabruari berari…

 

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España