Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bizi ala Iraun 2026: De Ninghures

abril 17

2026ko Bizi ala Iraun zikloaren barne.

De Ninghures-ek musika oinak lurrean eta besoak zabalik egiten dute. Galiziako egungo eszena indartsu eta aberatsaren erreferentziazko bandetako bat dira. Maisutasun musikala eta jarrera ausarta nahasten dituen taldea, abesti bakoitzean bere ahots desberdinekin eta kopla eta melodia herrikoien gaurkotzearekin harritzen duena, eta dantzatzera nahiz hunkitzera gonbidatzen gaituena, Galiziako musika tradizionalaren eta beste kultura batzuetako erritmo eta inspirazioen (Latinoamerikakoa edo Magrebekoa, adibidez) arteko fusio bereziarekin.

2022an, bandak Aquí, bere lehenengo albuma argitaratu zuen, eta berrogeita hamar kontzertu baino gehiago eta zenbait single geroago -Ari(t)mar Sarietan Galiziako Urteko Musika Onenaren saria jaso zuen Morena single arrakastatsuak, adibidez-, De Ninghuresek Feira diskoa kaleratu zuen 2025eko otsailean. Disko horretan, taldeak Galiziako tradizio herrikoiarekin egiten du lan, modu artisau batean, sonoritate eta diskurtso oso bereziarekin, gaur egungo XXI. mendeko benetako eszenara eramateko. LPak urteko Disko Ekoizpen Onenaren saria jaso du (Juan de Dios Martínek egina) Galiziako Musika Industriaren I. Sarietan.

 

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España