Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«BESTE EGIPTO BATZUK: ALEXANDRIA ETA MUNDU GREKO-ERROMATARRA»

febrero 16 - mayo 25

BESTE EGIPTO BATZUK: ALEXANDRIA ETA MUNDU GREKO-ERROMATARRA
 
Alexandria, Alexandro Handiak sortua, Egipto greko-erromatarraren bihotza izan zen: merkataritza- eta kultura-zentro garrantzitsua, non greziar, erromatar eta egiptoar kulturak Ptolomeotarren dinastiaren eta ondorengo erromatarren garaian elkartu ziren, artean, erlijioan, arkitekturan eta eguneroko bizitzan ikus daitekeen sinkretismo berezi bat sortuz. Hiria, gainera, Egipto erromatarraren aniztasuna ezagutzeko atea da; inperioaren probintziarik aberatsenetako bat izan zen, eta dokumentazio idatzi ugari eman du, papiroak, bere funtzionamendu instituzional eta administratiboa ez ezik, egitura sozial eta erlijioso konplexua ere ezagutzeko aukera ematen dutenak. Egipto greko-erromatarraren izaera multikulturala agerian geratu zen Egiptoko bizitza instituzional, ekonomiko, sozial eta erlijiosoaren arlo guztietan, eta horren ondorioz sortu zen ondare arkeologiko eta historiko oso aberatsa, gaur egunera arte iraun duena.

Irakaslea:

  • Elena Torregaray Pagola, doktorea, Antzinako Historian irakasle titularra (UPV/EHU).
IKASTAROAREN DATAK. Honako astelehenak:
  • OTSAILAREN 16a eta 23a
  • MARTXOAREN 2a, 9a eta 16a
  • APIRILAREN 27a,
  • MAIATZAREN 4a, 11a, 18a eta 25a

ORDUTEGIA AUKERAN

  • Goizeko txanda. 11:00-12:00
  • Arratsaldeko txanda: 18:00-19:00

Izen-emateak:

Local

Oiasso Erromatar Museoa – (Mendialdea)
Eskoleta, 1
Irun, Gipuzkoa 045 España