Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Acción mutante» + Niña Coyote eta Chico Tornadoren zuzeneko musika

enero 31

Niña Coyote eta Chico Tornadok zuzenean joko dute, filmaren proiekzioaren gainean, Acción mutante filmarako beren musika interpretatuz.

  • Acción mutante, Alex de la Iglesia, Espainia, 1993, 93’

2012 urtea da, etorkizunean gaude. Mundua pijoek eta neska-mutil dotoreek gobernatzen dute. Sistema honen aurka borrokatzen duen talde bakarra “acción mutante” da: gizarteak baztertu dituen ezgaitasun fisikoak dituzten pertsona talde bat.

Kolpe definitiboa ematea erabakitzen dute. Ramón Yarritu, taldeburua, kartzelatik itzultzen da plan bikain batekin: enpresari, milioidun eta ogi integral txikiengatik ospetsua den Orujo jaunaren alaba bahitu. Ezkontza eguna aukeratzen dute horretarako. Arazo txiki batzuk eta zenbait hildako kontuan hartu gabe, operazioa arrakastatsua ateratzen da.

Erreskatea entregatzeko hitzartutako tokia “La Mina Perdida” taberna izango da, Axturias planetan, meatzaileak bakarrik dauden bazter urrun batean. Dena ongi doala dirudi «acción mutanteko» kideentzat, baina bidaian zehar, espazio-ontzian, tragedia pizten da.

Inbidia eta traizioak gure heroiak elkar-arteko borroka fratizida batean murgilduko ditu, eta indartsuenek bakarrik biziraungo dute.

  • Niña Coyote eta Chico Tornado

Hamabi urte pasa dira bere lehen lan homonimoa argitaratu zutenetik. Agerpen distiratsua. “Lainoa” edo “Desert Tornado” bezalako kantuekin, azken hamarkadan taldearen ikur bilakatu direnak.

Niña Coyote eta Chico Tornadok 2011an ekin zioten bideari San Franciscon (California) 2012an hasi ziren bere lehen lana prestatzen, 2013ko irailean argitaratu zen “Niña Coyote eta Chico Tornado”.

Bere kantuek 300 kontzertu baina gehiago ematera eraman dituzte. Hemengo festibal handietan ohiko izena izanik (Mad Cool, Resurrection Fest, Azkena, BBK Live, Primavera Sound, Tsunami) eta baita hainbat herrialde ezagutzera ere, besteak beste México, Estatu batuak, Argentina, Chile, Japón, Rusia, Frantzia, Belgika, Italia…

Local

Tabakalera – (Kontadores eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España