Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Sarrerak Galder (martxoak 13 – Gasteiz)

marzo 13

Kuraia, Dut, Bazka eta Berri Txarrak taldeetan bateria jo ondoren, Galder Izagirre musikariak bere bakarkako lehen egitasmoa zuzenean aurkeztera dator.

2023ko azaroan aurkeztu zuen Forbidden Colours disketxearen eskutik hamar kantuz osatutako “Esc” izeneko lana eta berak bakarka konposatu eta grabatu bazituen ere orain laukote bezela aurkeztuko da agertokietan.

Beraiekin batera grabatu du 2025ean “Talka” izeneko kantu berria.

Haize Carricaburu elektronikan, Hodei Esteban baxuan, Onintze Garcia Gitarran eta Galder bera bateria eta ahotsean.

Post punka, kraut rocka, noise musika, popa eta experimentazioaren artean mugitzen den proposamena da hau bere ibilbidean zehar aritutako taldeen eraginpean.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España