Cargando Eventos

« Todos los Eventos

FEMMM Vocal Jazz & BAND

marzo 14

Femmm lau emakume gazte buru dituen ahots-taldea da. Ahots-laborategi gisa definitzen dute proiektua: izan ere, musika-formakuntza arautuan ikusi zuten hutsune bat betetzeko beharretik sortua da. Laborategi honek harmonia eta koloreen bilaketan jartzen du fokua, jazzaren eta poparen arteko nahasketa izanik honen emaitza.

Errepertorioaren zati bat a capella izan arren, zuzenekoetan musikari bikainen laguntza dute: Daniel «Donny» López pianoan, Cristina Pascual baxuan eta Iker Hernández baterian. Taldeak 2024ko martxoan debuta egin zutenetik ibilbide luzea egin du gaur egungo jazzaren eszenan: besteak beste, Donostiako, Getxoko eta Gasteizko Jazzaldien parte izan dira.

  • Dánae Riaño: ahotsa 
  • Maider Biguri: ahotsa 
  • Nahia Valle: ahotsa 
  • Alazne López: ahotsa 
  • Daniel López: pianoa 
  • Cristina Pascual: baxua
  • Iker Hernández: bateri

Local

Berrizko Kultur Etxea – (Gorbeia Zinemak)
Geltoki, 3
Berriz, Bizkaia 019 España