
Esanezin Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) proiektu musikala da. 2021ean abiatu zuen bere musika ibilbidea eta egun Hormetan Idazten bere hirugarren diskoaren aurkezpen biran murgilduta dago.
Maria Amolateguik bere bakarkako lehen diskoa aurkeztuko du zuzenean: «Equilibrio». Alboan Antxon Sarasua pianoan, Daniel Venegas gitarran, Alberto Bosch baxuan eta Adrian Viñas baterian izango ditu.