Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Verde Prato + Saguxar

enero 30

Kondaira eder hura (Plan B Records, 2021) lehenengo diskoarekin urte hartako disko onenen podiumera iritsi eta MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren saria jaso zuen. Hain zuzen ere, disko horretan tradizioa eta reggaeton musika uztartzen dituen «Neskaren Kanta» aurkitu dezakegu, egilearen arrakasta handienetako bat.

Geroago, Verde Pratok bi EP argitaratu zituen: Adoretua (2023) izeneko disko goraipatua, eta Erromantizismoa (2024), Bronquio ekoizle jereztarrarekin batera egindako kolaborazio zoragarria; hiru abestiko bilduma horrek Verde Pratoren lanari dimentsio berri bat ematen dio, ekoizpen elektronikoagoa gehituta, eta, aldi berean, prozesuan zehar lengoaiaren eta generoaren mugak gaindituta. 2024ko EP onena izendatu zuten Rockdelux-ek eta Mondo Sonorok. 

Bere lehen soinu banda konposatzen ari da orain etan 2024ann hainbat artistarekin kolaborazioak egin zituen, tartean, Tulsa, Zabala edota J Martina. «Tu opinión de mierda» abestiaren bere bertsioa Los Punsetes taldea omentzeko diskoan ageri da. 

Disko berria, Bizitza eztia (Plan B Records, 2025) da, Donato Dozzyrekin batera grabatu eta ekoiztu du eta hainbat gai ditu hizpide: feminismoa, askatasuna, bakardadea eta natura. Argi-ilunen arteko oreka bila, samurtasuna eta baretasuna ere baditu.

 

 

Saguxar

Saguxar artistak Sei mila urte disko aurkeztuko du zuzenean.

 

 

 

Local

Leidor Aretoa – (Santa Klara komentua)
San Francisco, 6-8
Tolosa, Gipuzkoa 071 España