
Alberto García Espina, zuzendaria
Jatorri zelta duten Mendebaldeko Europako herrialdeetako —adibidez, Irlanda, Eskozia eta Galizia— tradizio herrikoietan sortutako musika-generoak biltzen ditu musika zeltak.
Ardatz horren ingurukoak dira kontzertu honetan entzungo ditugun soinupaisaiak: Ness lakutik Costa da Mortera eta Highlandetatik Irlandako tabernen bihotzera eramango gaituzten musikak. Musika zeltaren esentzian murgiltzeko bidaia musikala.