Cargando Eventos

« Todos los Eventos

URTZ: «Urtzen»

febrero 28

Urtz taldearen antzokietako bira akustikoa.

Bira akustiko arras berezian murgilduko da aurki Urtz taldea, aurten kaleratutako Urtzen disko berriaren kantak aurkezteko. Taldeak hamabost abesti jada ikoniko bildu ditu lan honetan, baita kanta berri bat ere.

Abestiak molde akustikoan birgrabatu dituzte, doinu berritu,intimo, sinfoniko eta hunkiberaz zipriztindurik. Euskal Herriko antzokietan barna emango dituen kontzertuetan,diskoa aurkezteaz gain, hainbat abesti klasiko ere joko ditu taldeak.

Formatu bereziko proposamen berria, mimo handiz prestatutako eszenaratze zaindua dakarrena.

  • Ahotsa: Xabi Camarero
  • Ahotsa eta gitarra: Dani Vicente
  • Baxua: Jorge Sánchez
  • Bateria: Ander Hurtado de Saratxo

Local

Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin, 5
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España