
David Uclés idazlearen La ciudad de las luces muertas liburuaren aurkezpena egingo da.
DAVID UCLÉS, 2026ko Nadal Sariaren irabazlea, solasean arituko da ELENA SIERRA kazetariarekin.
Gerraosteko Bartzelonan hasten den istorio liluragarri honek hiria erabateko iluntasunean murgiltzen duen gertakari bat kontatzen du. Denborak nahastu egiten dira, iraganeko eta etorkizuneko Bartzelonak gainjarri, eta idazle zein artista handiak berriro agertzen dira, topaketa ezinezkoetan.
Hitza, pintura, musika eta eszena dira kontakizun honen ardatza: gizartea argitzeko gai diren arteak, dena galtzen dela dirudienean.