
Hilario Rodeiro Quintetok Pausa jazz diskoa aurkeztuko du zuzenean.
Pausa barneko lasaitasunaren, isiltasunaren alegatua da. Bobo Stenson edo Mats Eilertsenen jazz europarra du inspirazio iturri Hilario Rodeirok, musika tradizionala eta jazz modernoa uztartuz, iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa balitz bezala, 2024ko diskorik barnerakoi, liluragarri eta misteriotsuenetako batean.
Gordon Lee, Ilja Reijngoud, Bob Sands eta Deborah Carter artisten kolaboratzailea, Euskal Herrian bizi den bateria jotzaile, ekoizle eta konpositore galiziar honek dantza garaikidearen mundura ere zabaldu ditu bere konposizioak.