
Emiliano Arriagak, ganbara txukuntzen ari dela, biolin zahar bat aurkitu du eta, bere hari desafinatuak laztantzean, memoriaren teklak sakatu ditu. Osaba musikari Juanitotaz gogoratzen hasi da: Parisen hil zen, aspaldi, 20 urte bete baino egun batzuk lehenago…
Musika Familian kontzertuak, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduak.
Kontzertuen aurretik, 16:45ean, Sentsibilizazio-tailer bana egingo da, osagarria, aukerakoa eta doakoa (sarrera eskuratu duenarentzat), prestatzeko, elkarreragiteko eta esperimentatzeko. Izen-ematea: Donostia (943003170) / Gasteiz (945161045).
J. C. Arriaga
Nada y mucho (moldaketa)
Los esclavos felices (moldaketa)
1. Kuartetoa (zatiak)
M. Albéniz
Pianorako sonata
P. Albéniz
Alboradetako soinua
San Sebastian, soinu zaharra
Garbizu, Aita Donostia, Guridiren abestiak