Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako (1. zikloa) ikasleak eta beraien familiak
Kontukantari | Tradizioa, erritmoa eta umorea batzen dituen kontzertu hunkigarria: gure musika elkarrekin ospatzeko unea.
Txotxongiloen bidez kontatutako kontzertu eszeniko bat da antzerki hau. Euskal abesti tradizionalak reggae, rap eta blues doinuetara egokitzen dituenak. Sandra eta Boti, laguntzaile bitxiz inguraturik, publikoari soinu-bidaia zirraragarri bat proposatzen diote, non tradizioa eta gaurkotasuna bat egiten duten. Energiaz beteriko, parte-hartzailea eta umoretsua den ikuskizun honek ikasleen unibertso emozionalarekin konektatuko du, musikaren adierazkortasuna eta ikasteko gaitasuna ospatuz.
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare | Gasteizko Beñat Etxepare proiektuak arte eszenikoen eta hezkuntza komunitatearen arteko elkarlana bultzatzen du. Ikastetxeei zuzenduta dago, eta antzerki-ikuskizunak bitartekaritza-jarduerekin bateratzen ditu. Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan, familientzako saioak ere proposatzen ditu, non gurasoek eta seme-alabek antzerkian biziko duten esperientzia parteka dezaketen jolasaren eta elkarrizketen bidez. Proiektu honen barruan, Izaskun Arrue Kulturguneak Teloia ireki aurretik programa osatuko du. Ane Arrugaetak gidatuko dituen saio hauek antzerkia ikusiko duten ikasleei eta haien gurasoei eskainita daude, helburu izanik antzerkian jasoko den esperientzia amankomunean jartzea eta familia osoari lan eszenikoaren inguruan hausnartzeko tresnak eskaintzea.
__
Oharrak: