Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Iparraldea Bertan 2026: Habia

febrero 10

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako kontzertua, Iparraldea bertan zikloaren XXV. edizioaren testuinguruan:

Habia.  Omen 

Habia-k ahots liluragarriak eta polifonia aberatsak uztartzen ditu, gaurko poesia eta bizi dugun errealitateak elikatzen duten unibertso batean, emozioaren eta paisaia soinudunen arteko gurutzagunean. Hizkuntza, ekologia, amodioa, sexua, artea, kultura, bizia… azaltzen dira Iparraldeko talde honen melodietan. Emozioak ekoiztea dute helburu. Poesia garaikidean oinarritzen den ikerketa berri bat jarri dute martxan, gaurko hizkuntza librean. 

Partaideak: Maiana Aguerre, biolina eta ahotsa; Maia Iribarne Olhagaray, biolina eta ahotsa; Elena Haira, biola eta ahotsa; Amaia Hiriart,  txeloa eta ahotsa. Patrick Fischer, soinua; Antoine Decembri, argia; Kristof Hiriart, zuzendaritza artistikoa.

(Hizkuntza: euskara) 

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España