
KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:
Euskal literaturak gaur egun dituen zailtasunak gainditzeko eta etorkizunean izan ditzakeen erronkei aurre egiteko, ezinbestekoa da iragana ulertzea. Euskal literaturaren arbasoak eta haiekiko maitasuna eta miresmena gurera ekarriko dituzte hizlariek. Gure sistema literarioaren argi-ilunak antzemango dituzte eta horiei buruz mintzatuko dira ikuspegi kritikoz.
Irati Jimenez kazetaria eta idazlea da. Prentsan, telebistan eta irratian lan egin du, Nabarra aldizkari kulturalaren zuzendaria izan da, eta interneteko komunikazioan espezializatutako Sarean Sar aholkularitzan lan egiten du. Bere lanen artean, Bat, bi, Manchester (2006), Nora ez dakizun hori (2008) edota Begiak zabalduko zaizkizue (2021) azpimarra daitezke.
Cira Crespo Historian doktorea da. Historiaren dibulgazioan jardun du, bereziki Euskal Herriaren historia ezagutarazi asmoz. Euskal historiaren barruan, ikerketen ardatz nagusia euskal emakumeen historia eta emakumeon praktika literarion analisi kritikoa izan da, batez ere, 36ko gerra aurreko nazio berreraikuntzaren testuinguruan.
Partaideak: Irati Jimenez, Cira Crespo.