Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Pulcinella Txio Txinela»

febrero 7

PULCINELLA TXIO-TXINELA Napoliko antzineko Pulcinella tradizioan dago oinarrituta, gaurko garaietara eta pentsamenduetara egokitua. Istorio klasiko bat, epe mugarik ez duena. Pulcinellak gurekin partekatzen du  bizitza ikusteko bere-berea den modua, bizi-bizia askatasunez betea eta nekaezina eta sortzailea bizitzaren oztopo eta erronken aurrean. Maitasuna, boterea, egoismoa, traizioa, bizitza eta heriotza kontzeptuak berba gutxiz eta ekintza ugariz transmititutako historia baten ardatz bihurtzen dira, umore barre-eragile, erritmo oso bizkor eta zuzeneko musikaren bitartez, non publikoak, nagusi zein txiki, bere alde sentikor eta inuzenteena azaleratuta, konektatu eta gozatu ahal izango duen txotxongiloen magiaz esentzia eta  estilo puruenean.

Horrela Pulcinella gure egunerokoaren sentimendu eta bizipenen ispilu  bilakatzen da; batzuetan maitasunez beteak, bestetan beldurrez, tristuraz edo pozez beteak, baina betiikasteko eta hazteko aukerez beteak.

PULCINELA TXIO-TXINELA maitasun istorioa da, bizitza eta askatasunarekiko maitasunarena.

Istorioa, herri tradizioan oinarritua -bost mende baino gehiagoko historia duena-, Pulcinellaren gorputzaren sakon-sakonean gertatzen da, Antzokitxoa! (teatrinoa) gure pertsonajearen gorputz eta arima da, pertsonen bizimoduaren isla eta bizitzera jolastean arima nekaezina. Istorioaren gainerako pertsonajeak bere atalak dira, gorputz beraren zatien gisara gordetako sinboloak. Horrela, Teresina, maitasunaren sinboloa da, lurraren, emankortasunaren eta ziurtasunarena. Txakurra/herensugea/krokodiloa, gure alde basati baina aldi berean erraz otzantzekoarena. Pascuale, boterea, manipulazioa eta egoismoa. Heriotza, bizitza bulkada eta patua, baita bizirik irauteko desioa ere.

Katxiporra eskularru txotxongiloen oinarrizko zurtoina izan da historikoki. Jolas xalo bat, non jo egiten den haserrea sendatzeko eta gorrotoak eta ezinak askatzeko, barreka eta bozkarioka. Kolpe terapeutikoak guztiz unibertsala eta denboraz gaindiko hizkuntza sinboliko batean. 

Fitxa artistikoa:

  • SORKUNTZA: Eñaut Gorbea y Roberto Castro (Boti)
  • TXONTXONGILOEN ANIMAZIOA: Eñaut Gorbea
  • ZUZENEKO MUSIKA ETA SORKUNTZA: Roberto Castro
  • KANPO BEGIRADA: Unai Lpz. de Armentia
  • TXONTXONGILOEN SORKUNTZA: Eñaut Gorbea
  • ESZENOGRAFIA: Eñaut Gorbea

 

Local

Lasarte Aretoa – (Kultur Etxea)
Elexalde, 8
Igorre, Bizkaia 094 España