Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Poltsiko bidaiari magiko baten sekretuak»

febrero 12

Mr. Blancok hiriz hiri jarraitzen du bere magia ikuskizunarekin. Suspentsearen zirrara deskubritzen du eta ustekabekoaren edertasuna bizitzendu. Shshshshs, gorde sekretuak.

David Blanco magoaren bisitaz gozatuko dugu,  Dramagia konpainiarekin.

Sarrerak erosteko datak

Noiztik: 2026/01/29 08:30 Noiz arte: 2026/02/12 18:00

  • Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 1 €
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean, ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.
 

Local

Lakua Gizarte Etxeko Liburutegia
Etxanobetarren Zidorra, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España