Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Sorginak eta gaizkileak»

febrero 22

Zer dute amankomunean Sorgin Handiak, Erregina Gorriak eta Cruella de Vil-ek? Hiru sorgin gaizto dira, hiru emakume eta hiru istorio. Iratxe Gallardo aktoreak eszenaratuko du lana.

Ongi etorri bizilagunak ekimenaren baitako ekintza da hau, Zabalgana auzoko bizilagunak gizarte etxearen programazioan protagonista dituena.

Sarrerak erosteko datak

Noiztik: 2026/02/08 08:30 Noiz arte: 2026/02/22 10:00

  • Sarrerak aurrez aurre erostea:sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik. (Izen-emateak badira: “Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik”).

  • Prezioa: 1€

  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.

  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.

  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.

  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.

  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.

  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

 

Local

Zabalganako Liburutegia
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España