Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Haurtxoentzako kontzertua: «Minimundo sonoro»

abril 16

Soinuan, musikan, erritmoan eta narrazioan zeharreko bidaia intimoa, zentzumenak estimulatzen dituena eta deskubritzera, behatzera eta partekatzera gonbidatzen duena. Estimulu leunen espazio bat, lotura afektiboa eta artearen esplorazio goiztiarra sustatzen dituena.

Kontzertua Musas y Fusas-en eskutik.

Sarrerak erosteko datak

Noiztik: 2026/04/02 08:30 Noiz arte: 2026/04/16 17:30

  • Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.

  • Prezioa: 1,00 €

  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.

  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.

  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.

  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.

  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.

  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

 

Local

Iparralde Gizarte Etxeko Liburutegia
Zuberoa Enparantza, 1
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España