
Gizarteak erritmo bizian egiten du aurrera, dena eskura dugu, baina ez zaigu denborarik geratzen hausnartzeko, gure ohiturak, ideiak, bizimodua… nondik datozen eta norantz goazen galdetzeko. Umorezko bakarrizketaren bidez, gaur egun bizi ditugun egoerei buruz hitz egingo dugu, eta komediaren bidez eguneroko esperientzietan murgilduko gara, emakumeei ematen zaien tratua zalantzan jarriz, baita gizarte patriarkal batek ezartzen dituen presioak eta helburuak ere.
Zatoz liburutegira Maria Cruickshank artistarekin gozatzera!
Ttipia Kultura-ren eskutik.