
Euskal Girotze Barnetegietako weborrian honako aipamen hau ageri da: «Horixe da helburu nagusia gure egonaldietan: ikasleei euskal giro goxo eta aberatsean bizipen gogoangarri bat izateko aukera eskaintzea, era horretan euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten.»
Gogoeta horretatik abiatuta, sakondu nahi dugu: helburu hori bera lortu daiteke udaleku batean, opor-programa batean edota eskolaz kanpoko ekintza batean? Nola? Zein dira horretarako estrategiak? Bi entitate gonbidatu ditugu horretarako: Barriako Euskal Girotze Barnetegia eta Euskarabentura.
Saioa doakoa da baina izena eman beharra dago. Hemen: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2246-aisiberri-topaketa-euskal-aisiaren-erronkak
AISIBERR Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko euskara zerbitzuek UEUren lankidetzarekin antolatutako hitzaldi ziklo bat da. Ez da soilik ekintza formatibo bat; gogoeta eta eztabaida bat ireki nahi da euskal aisiak dituen erronkei buruz.