Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Aitor Vinagret: «Kokito espazioan»

febrero 10

Kokitoren abenturak beti izaten dira zirraragarriak eta oraingoan ez da gutxiago izango espazioan bizitakoak gurekin konpartituko ditu eta.

Antzerkia Aitor Vinagreten eskutik. 

Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2026/01/27 08:30 Noiz arte: 2026/02/10 18:00
  • Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik. 

  • Prezioa: 1,00 €

  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.

  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.

  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.

  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.

  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.

  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

 

Local

Iparralde Gizarte Etxeko Liburutegia
Zuberoa Enparantza, 1
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España