Tailer teoriko-praktikoa, sormena sustatzeko baldintza optimoak nola bilatu jakiteko. Sormen-prozesua landuko dugu: estrategiak, baliabideak, erreferenteak… gure ideiak gauzatu eta proiektu amaitu bihurtzeko. Tailerra banakako proiektu batekin edo mural baten errealizazio kolektiboarekin itxiko dugu.
Zatoz liburutegira Ania Sáenz de Buruaga ilustratzailearekin ikasi eta gozatzera!
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2026/03/11 08:30 Noiz arte: 2026/03/25 18:00
- Izen-emateak aurrez aurre egitea: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik.
- Prezioa: 2 € (abonatuak) eta 3,4 € (abonatuak ez direnak)
- Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
- Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
- Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
- Egiaztatu datuak erosteko edo inskribatzeko unean, ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
- Garaiz hasiko dira ikuskizunak, saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
- Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.