Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«María Escondite»

febrero 25

Itsasertzean bizi den neskato berezi bati hondartzan aurkitu zuen maskor erraldoi batekin jolastea gustatzen zaio gehien. Mariak hizkuntza magikoa asmatu du munduarekin komunikatzeko koloretako kaxak erabiliz. Dora Gálvezekin.
Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2026/02/11 08:30 Noiz arte: 2026/02/25 18:00
  • Sarrerak aurrez aurre erostea:sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 1€
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.
 

Local

Ibaiondoko Gizarte Etxea – (Plaza)
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España