Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ipuin-kontaketa: Ana Meabe «Itsasoaren berbak»

febrero 16

  • Haurrak. +5 urte

Itsas oskolak ozeanoetako berbak dakartza zipriztinka. MariLurren amonak baino ezin ditu entzun. Zer dio itsasoak? Zer nahi digu esan? Nola jakin ez badugu amona sendatzen? Marilur sendabidea aurkitu nahian abiatu da laguntza eske, ikasiko du, harrituko da, bustiko da, Itsasoa besarkatuko du, behin, aspaldi batean, amonak egin zuen era berean.

Ana Meaberen bisita jasoko dugu, Marie de Jongh Antzerki konpainiaren artista.

Sarrerak:
  • Noiztik: 2026/02/02 08:30 Noiz arte: 2026/02/16 18:00
  • Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 1 €
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean, ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Local

Abetxukuko Liburutegia
Kooperatiba Enparantza, 8
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España