
Bilboko Udalak «Deustualdeko Klown Jaialdiaren« bosgarren edizioa antolatu du. Bertan, lehen mailako clown ikuskizunak eskainiko dira otsailaren 6tik 25era, asteazken eta ostiraletan.
Jaialdiaren helburua clown-a mota guztietako publikoengana hurbiltzea da, Euskadin tradizio handia duen diziplina baita, eta kultura Bilboko auzoetara eramatea.
Edizio honetako egitarauak estatuan eta nazioartean ibilbide luzea duten sei konpainiaren ikuskizunak biltzen ditu. Bata Bizkaikoa da (Erre produkzioak), eta bestea Nafarroakoa (Cía. Ido LocA), Valentziatik etorritako beste bat (Manolo Costa eta Mindanguillo), bi katalanak dira (Cía. Roi Borrallas eta La Churry) eta nazioarteko bat (Cía. Maiclown, Argentinakoa).
Konpainia horien artean, sari ugariengatik nabarmentzen dira: Manolo Costa y Mindanguillo (Europako FISM txapeldunak, Espainiako magia komikoaren txapeldunak, Frantziako sari nazionala, Grand Prix Portugal, publikoaren sari nazionala eta Got Talent España erdifinalistak) eta Cía. Roi Borrallas (Zirkólika saria, 2022ko pailazo ikuskizun onena eta Feten saria, 2023ko interpretazio onena).
Ekimen hau «Clown Zorrotza» programarekin osatzen da. Programa honek aire zabaleko obrak eskaintzen ditu udaberrian, tokiko, estatuko eta nazioarteko konpainien muntaketekin eta proposamenekin.
ERRE PRODUKZIOAK (Bizkaia) – «Magiklown«
Euskara. 5 urtetik aurrera, publiko guztiak. Mugikortasun urriko pertsonentzat eta premia bereziak dituztenentzat egokitua.
Magiklown ikuskizun dibertigarria da, magia eta pailazoak nahasten dituena. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas haurrak harritzeko prestatu duten ikuskizuna aurrera ateratzen saiatuko dira, baina patuak egun hau planteatu zuten bezala ez ateratzea nahi izan du.
CÍA. ROI BORRALLAS (Catalunya) – «Solo«
Testurik gabe. Publiko gaztea eta heldua.
Mugikortasun urriko pertsonentzat, behar bereziak dituztenentzat eta gorrentzat edo entzumen-arazoak dituztenentzat egokitua.
Edozein pailazoren habitat naturala eszena da, bere publikoarekin. Baina zer gertatzen da bakarrik geratzen denean? Kamerinoan nahasten dira pertsona eta pertsonaia. Non bereizten dituen lerroa desitxuratzen den. Eskenatokia eta bizitza erreala ez den linboa. Muga horretan gertatzen da ikuskizun hau…
MANOLO COSTA Y MINDANGUILLO (Comunitat Valenciana) – «El loco show«
Gaztelania. 5 urtetik aurrera, publiko guztiak.
Mugikortasun urriko pertsonentzat eta premia bereziak dituztenentzat egokitua.
Magia, komedia eta emozioak uztartzen dituen ikuskizuna. Manolo Costa mago trebea eta Mindanguillo lagun mina izango ditu lagun, ezustekoz eta une gogoangarriz beteriko abenturan.
LA CHURRY (Catalunya) – «S.O.S«
Gaztelania. Publiko gaztea eta heldua.
Mugikortasun urriko pertsonentzat eta premia bereziak dituztenentzat egokitua.
S.O.S, pailazo bat mundu itsu batean. Plastikoek itsasoan flotatzen dutenean isolatzen gaituzten uharteak sortzen dituzte, gure errealitatea eraldatzen dutenak, gure zentzumenak zorrozten dituztenak eta gure eldarnioei forma ematen dietenak. Bizirik irauteko borroka itxaropentsua. Emozioen itsaso batean gerlaria. Etengabeko porrotetik baldintzarik gabe bizirik atera zena. Inguratzen gaituen errealitatea ulertzeko beste modu bat, bainatzen gaituzten ozeanoak eta bizitzak ematen dizkigun aukera burutsuak. Ez delako amore emateko unea oraindik itxaropena dagoenean.
Cía. Ido locA (Navarra) – «¡Qué circo de mujer!«
Euskara eta gaztelania. 5 urtetik aurrera, publiko guztiak.
Mugikortasun urriko pertsonentzat eta premia bereziak dituztenentzat egokitua.
Aktore gazte batek ikuskizunaren mundua amesten du. Azkenean, bere aukera handia iritsi dela uste du, baina antzokira iristean, agindu ziotena guztiz faltsua dela konturatzen da. Egunero, show batean aritu behar izaten du, gero eta zenbaki gertagaitzagoak eta barregarriagoak eginez, eta publikoarekin hainbat modutan elkarreraginez, bizimodua ateratzeko. Baina ezerk ez dio eragozten, errealitateak berak ere ez, beste mundu batzuk, beste eszenatoki batzuk, amestea eta irudikatzea. Beste bizitza bat.
CÍA. MAICLOWN (Argentina) – «Alone«
Testurik gabe. Publiko gaztea eta heldua.
Mugikortasun urriko pertsonentzat, behar bereziak dituztenentzat eta gorrentzat edo entzumen-arazoak dituztenentzat egokitua.
Alone bere etxean sartu da eta lortu du, bakarrik dago! Bera da etxeko argiena, ederrena eta erreginena. Bai! Bakarrik dagoelako! Horrela hasten da istorio hau, plazeretik etsipenera doazen egora animikoak, etengabeko gag, arazo eta iraganeko istorio ugarietatik abiatuta asaldatzen direnak, Alonek etxe honetan agertzen, irudikatzen eta eraikitzen duen egoera bakoitzarekin zeharkatzen dutenak.
«Deustualdeko Klown Jaialdia» clown antzerkia sustatu eta jendeari hurbiltzea helburu duen programa bat da, tokiko eszenan tradizio handia duen diziplina, 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoaren ekintzaren barruan kokatua.