
Hiru bit komunitatean esperimentatze prozesuak abian jartzeko Plaza_Co deialdian hautatutako proiektuetako bat da.
Hiru bit topaketa zikloan, zerk mugitzen, kezkatzen eta konektatzen gaituen elkarrekin aztertzeko tresna bat bihurtzen da bideojokoa. Garaiko indarkeria, antsietate eta ziurgabetasunen aurrean, elkarrekin jolasteko, esperimentatzeko eta pentsatzeko elkartuko gara.
Saio bakoitzean gai jakin bat jorratuko dugu, bideojoko nagusi batetan oinarrituta; irakurketa klub batean bezala, baina jokatuz. Esperientzia partekatutik abiatuta, hitz egiteko, sentsazioak, bizipenak eta zaintzak trukatzeko, eta munduan nola bizi garen elkarrekin hausnartzeko espazio bat zabalduko dugu.
Zer sentitzen dugu besarkatzen dugunean? Abesten dugunean? Ordaintzen dugunean? Hiltzen dugunean?
Saioak:
Zergatik jolasten gara lanera? Lehenengo saio honetan, lanarekin dugun harremanari buruz hitz egitera gonbidatzen zaituztegu, baita horrek gure gorputzei eta aisialdirako espazioei nola eragiten dien azaltzera ere.
Bideojoko nagusia Papers Please (2013) izango da, eta hari gidari gisa erabiliko dugu narratiba eta agertoki desberdinak zeharkatzen ditugun bitartean.
Hurrengo saioak: