
Bilbao BBK Livek bere dimentsiorik kulturalena aktibatuko du berriro ere Zinema-zikloarekin: 2030 BAI! Proposamen hori otsailean egingo da BBK Aretoan, eta jaialdiaren aperitibo gisa planteatuko da, hasiera-hasieratik bere identitatea definitu duten balioekiko konpromisoa sendotuz.
Zinemaldiaren Agenda 2030 Sarian izendatu edo aintzatetsi diren tituluak biltzen ditu programazioak. Sari horrek bost urte bete ditu Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat datozen zinema-lanak sustatzen eta ikusarazten. Ikusi programazioa hemen.
Proiekzio bakoitzaren ostean, solasaldia izango da, istorioetan eta haien mezuetan sakontzeko.
Zinema ziklo irekia eta doakoa izango da, BBK Banku Fundazioarekin, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030eko Zuzendaritzarekin eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin (Zinemaldia) lankidetzan.
LA VOZ DE HIND RAJAB:
2024ko urtarrilaren 29a. Ilargi Gorriko boluntarioek larrialdi dei bat jaso dute. 6 urteko neskato bat auto batean harrapatuta dago Gazan, supean, erreskatatzeko erregutzen. Berarekin telefonoz harremanetan egoten saiatzen diren bitartean, anbulantzia bat bidaltzeko eginahalak egiten dituzte. Bere izena: Hind Rajab.
Iraupena: 89′
Solasaldia: Mundu Bateko Eneko izango dugu moderatzaile