Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2026

febrero 9 - marzo 27

Urtarrilaren 23tik martxoaren 27ra bitartean, Antzerki Jardunaldien 2026ko edizioa egingo da Eibarren. Hiriko kultura-hitzordu garrantzitsu eta ospetsuenetako honek, ia mende erdiko ibilbidearekin, berriz ere arte eszenikoen erreferente bihurtuko du Eibar, kaleko antzerkia, komedia, drama, tragikomedia, dantza, pailazoak, haurrentzako ikuskizunak eta hausnarketarako jarduera paraleloak biltzen dituen programazio zabal batekin.

Jardunaldiak urtarrilaren 23an eta 24an hasiko dira, kaleko antzerkiarekin, LEKIM Konpainiaren eskutik; arte eszenikoak hiriko hainbat tokitara eramango dituzte, interpreteen eta herritarren arteko harreman zuzenaren alde eginez. Kalean egingo den hasiera horrek markatuko du programazioaren espiritu irekia eta parte-hartzailea.

Otsailaren 9an, «La casa» izeneko inaugurazio-solasaldia egingo da. Aurten Imanol Ariasek —antzerki-munduaren eta ikus-entzutezkoen figura nabarmenetako bat— hartuko du parte. Aurkezpen-lanak Irene Hernandok egingo ditu. Hurrengo egunean, otsailaren 10ean, Mejor no decirlo komedia iritsiko da. Imanol Ariasek eta Maria Barrancok interpretatutako obra honek espektatiba handiak sortu ditu. Otsailaren 11n, Kandidaren txanda izango da, eta otsailaren 21ean Casting Lear obrarena. Otsailaren 22an, Uni Eibarren Contra Ana drama antzeztuko da, eta hilaren 24an eta 26an Nor naizen baneki eta Dysphoria. Otsailaren 27an, Uni Eibarren El peor espectáculo del mundo komediaren txanda izango da, eta otsailaren 28an, Coliseo antzokian, Hodei guztien gainetik haur-ikuskizuna ikusi ahal izango da.

Martxoan zehar ere Antzerki Jardunaldiek programazio zabala izango dute. Martxoaren 1ean, Uni Eibarren Loreen hizkuntza antzeztuko da, eta martxoaren 3an La barraca. Martxoaren 5ean Hasta el último baile iritsiko da; proposamen horrek dantza eta tragikomedia nahasten ditu. Martxoaren 7an A la gloria con Gloria Fuertes ikuskizuna ikusi ahal izango da, eta baita Quimera kale-antzerkia ere; azken horiek Untzaga eta Errebal artean ibiliko dira kalez kale. Kaka komedia martxoaren 10ean izango da, eta martxoaren 11n Antzerkia pantailetan laburmetraien jaialdia egingo da. Martxoaren 14an, Millán Salcedok interpretatutako Preguntamelón lana iritsiko da, eta martxoaren 15ean Uni Eibarren Kolapsoa taularatuko da. Martxoaren 17an 52 hertzio eta martxoaren 18an El Dragón de Oro tragikomedien txanda izango da. Martxoaren 21ean Jasón y las furias antzeztuko da, eta martxoaren 22an Uni Eibarren Cantando bajo las balas. Martxoaren 24an R&J lana ikusi ahalko damartxoaren 25ean Egin bedi zure nah-ia dantza-proposamenamartxoaren 26an Zanbuila (martxoaren 8ko programazioaren barruan dagoen proposamena) eta martxoaren 27an Maite Lorenzok, Ricardo Izaguirrek eta Juanma Canok aktore eibartarrek El Encargo interpretatutako dute. 

2026KO EGITARAUA: 

  • Otsailak 9 – «La casa«, solasaldia Imanol Ariasekin
  • Martxoak 7Quimera (bi pase: 12:30 eta 19:00)
  • Martxoak 10Kaka
  • Martxoak 24 R&J

Local

Lazkaoko Liburutegia – (Kultur Etxeko erakusketa gela)
Euskadi Plaza, z/g
Lazkao, Gipuzkoa 049 España