Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2026: «Zanbuila»

marzo 26

2026ko Eibarko Antzerki Jardunaldien barne.

Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzial batean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du. Lanaren ondorioz ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek, eta haren alabak, gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez.

Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketen ondorioz, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu dugu. Helburua ikusi eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak plazaratzea da.

Hori da ZANBUILA: gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto egitea, ahizpatasuna erdigunean jarriz.

  • Antzezleak: Irene Hernando, Amaia Ortiz de Galarreta, Esti Curiel

Local

Ugaoko Kultur Etxea (Jane Jauregia) – (Coliseo Antzokia)
Udiarraga, 38
Ugao-Miraballes, Bizkaia 065 España