Cargando Eventos

« Todos los Eventos

CIMASUB Tour 2026 (Lasarte-Oria)

febrero 9 - febrero 23

Lasarte-Oriako Udalak CIMASUBen 18. edizioa aurkeztu du. Hitzordu kultural sendoa da, eta ozeanoen edertasuna eta hauskortasuna ikusleei hurbilduko die berriro, zinemaren, argazkigintzaren eta hezkuntza-jardueren bidez.

Itsaspeko zinema saioak otsailaren 9, 16 eta 23an izango dira, 19:00etan, Manuel Lekuona kultur etxean, nazioartean saritutako film labur eta dokumentalen proiekzioarekin. Gainera, otsailaren 7tik 27ra, Udaletxeko atondoan argazki erakusketa bat egongo da, mundu osoko egileen urpeko irudien aukeraketa zainduarekin.

Programazioa osatzeko, ikastetxeei zuzendutako Itsaspeko Txikizikloa, otsailaren 9an egingo dena, eta Itsaspeko Adinzikloa, adinekoentzat pentsatua eta otsailaren 10ean Atsobakar egoitzan egingo dena. Bi ekimenek jaialdiaren izaera dibulgatzailea eta soziala indartzen dute, ozeanoaren kultura adin guztietako jendearengana hurbilduz.

Itsaspeko zinemaren munduko jaialdirik zaharrena da CIMASUB, eta erreferentea da nazioartean ozeanoen kontserbazioari buruzko zabalkundean eta kontzientziazioan, artea, zientzia eta ingurumen-konpromisoa uztartuz.

Data garrantzitsuak

  • Argazki erakusketa | Udaletxeko Atondoa
    • otsailaren 7tik 27ra | 9:00–14:00
  • Itsaspeko zinema (proiekzioak) | Manuel Lekuona Kultur Etxea |19:00
    • Sarrera librea
    • Otsailaren 9a → Sesión Bronce
    • Otsailaren 16a → Zilarrezko Saioa
    • Otsailaren 23a → Urrezko saioa
  • Itsaspeko Txikizikloa | Manuel Lekuona Kultur Etxea | 02/09 | 10:00
  • Itsaspeko Adinzikloa | Atsobakar Egoitza | 02/102

 

Local

Manuel Lekuona Kultur Etxea – (Club aretoa)
Geltoki, 18
Lasarte-Oria, Gipuzkoa 902 España